Ez da neutrala = No es neutral = It's not neutral

Ez da neutrala = No es neutral = It's not neutral

2008-07-18 / 2008-10-05 Tabakalera < Donostia / San Sebastián < Gipuzkoa

Ez da neutrala Latinoamerikako arte garaikideenari eta konprometituenari eskainitako erakusketa da. Argentina, Brasil, Txile, Kolonbia, Costa Rica, Kuba, Guatemala, Mexiko, Puerto Rico eta Uruguaiko 24 artisten lanak biltzen ditu, 60. hamarkadatik gaurdainoko sorkuntza artistikoaren ikuspegi bat eskainiz.

Erakusketako lanek arte garaikidearen ildo nagusiak jarraitzen dituzte, baina nazioarteko panorama artistikoan jarrera propio hartuz. Erakusten duten bizitzarekiko gertutasuna eta berehalakotasuna azpimarragarriak dira. Baita artista askok azaltzen duten errealitatearekiko konpromisoa ere, beren lanak historiarekiko, egoera politiko zehatzekiko eta biolentziarekiko aurrez aurre jarriz. Dena den, kasurik gehienetan, biolentzia irudi esplizituak alde batera utzi eta elementu estetiko edo poetikoen bidea edo hizkuntza erabiltzen dute baliabide gisa.

Erakusketa hau Daros Latinamerica-rekin, Europan Latinoamerikako arteari buruzko bilduma garrantzitsuenarekin, aurrera eramandako elkarlanaren ondorio da.

Antolatzailea : CICC - Tabakalera, Daros-Latinamerica collection

Etiketak : Daros Latinamerica, Ez da neutrala

Ekitaldiak

Ez da neutrala. Muntai

Ez da neutrala. Inaugurazioa

Dokumentuak

  •  Ez da neutrala, ETBn
  •  Ez da neutrala

Erlazionatutako jarduerak