Zure arraun gaitasunak frogatu nahi? Zatoz Estropadak lehen bideojoko euskaldunarekin jokatzera!
Tabakaleraren lan arloa bideojokoa izanik, euskaraz egindako lehen bideojokoarekin jolas egitera gonbidatzen zaituztegu. Jai giroan murgildurik, gaia ezin zen beste bat izan: estropadak, udako kirol lehiaketa nagusia. Jokuak ematen dizkizun baliabideekin, Kontxa-ko Banderaren parte sentitu ahal izango zara! Familia eta lagunak elkartu eta zatoz Tabakalerara lehen bideojoko honekin zure indarrak neurtzera.