Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Augurium. Danse poussiéreuse pour piano déserté
PerformanceTabakalera2015 Ira 11
Pieza hau loop entzute saioa bezala proposatzen da. Bertan, Anais Tuerlinckx-ek pianoaren alde fisikoa azalduko digu, munstro zikin bat bezala ikusten duen aldea. Tresnaren barnetik ateratzen diren bibrazioekin dar dar egiteko eta gehiegikeria posible bakoitzean musika bilatzeko gonbidapena da. Saioan zehar tresna berpizteko eta birjabetzeko hainbat saiakera egingo ditu, pianoarekin, presentziaren diskurtso ulertezinean, bat eginik.