Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Augurium. Launch
PerformanceTabakalera2015 Ira 11 - 2015 Ira 13
Launch eskultura eta soinu esku-hartzea da, testu inguru zehatz baterako egina: Tabakaleraren irekiera. Eraikineko igarotze espazioak mugimenduarekin (pertsona, animalia edo gauzek eragindakoa) aktibatzen diren gailu batzuekin hartzea proposatzen dute Rosak eta Mikek. Aparatu hauek era berean, espaziora egindako lehen espedizioetako jaurtikien atzerako kontaketa soinua daukate. Izan ere, Launch-ek, Tabakaleraren irekiera espaziora egindako expedizio baten hasiera gisa pentsatzea proposatzen du. Gizakiak 1957ko urriaren 4an espaziorantz emandako lehen pausuak bezala, hau ere mundu berriak, esistentzia berriak, material, erlazio, nerri berriak aurkitzera eraman gaitzaken unibertsoaren espedizio baten hasiera gisa eta bertan parte hartzen duten artistak eslploradore gisa imajinatzera gonbidatzen gaitu.
Esku-hartze honek, paradoxikoki, Tabakalerareen irekiera, irteera eta era beran amaiera bezala ulertzen ditu. Alde batetik, sistema eta makineria abiarazi ahal izateko egindako lan kolektibo guztiaren amaiera; eta bestetik, hasiera, oraindik imaginatu ez dugun tokira eraman gaitzakeelako.