Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Bertrand Bonelloren klase magistrala
Master classTabakaleraTabakalera2016 Ira 20
Bertrand Bonello, Jean-Gabriel Périot eta Ivan I. Tverdovsky zinemagileek irakasgai magistralak emango dituzte Donostia Zinemaldiko Zinema Ikasleen Nazioarteko XV. Topaketaren esparruan.
Bonello (Niza, Frantzia, 1968) Sail Ofizialean lehiatuko da aurten, Nocturama filmarekin, baita Zabaltegi-Tabakaleran ere, Sarah Winchester, opéra fantôme / Sarah Winchester film laburrarekin. Topaketan, mintzaldi libre bat egingo du hainbat herrialdetako zinema-eskoletatik datozen ikasleen aurrean (Alemania, Argentina, Belgika, Espainia, Frantzia, Israel, Lituania, Mexiko, Polonia, Erresuma Batua, Errumania, Errusia eta Serbia), baita bertaratu nahi duen hiritar ororen aurrean ere.