Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
C02 sentsoreak eraiki eta neurtzea, haur eta helduentzat?
Lan nodo2021 Uzt 01 - 2021 Uzt 02
Summerlab 2021: Datu hiritarrak / Datu irekiak nodoa
Zergatik erabiltzen ditugu CO2 neurgailuak espazio batCOVID-19tik libre dagoen ikusteko? Zer ikaskuntza atera ditzakegu pandemianegiten ari diren CO2-a neurtzeko prozesuetatik? Zer behar da CO2-arenkontzentrazioa neurtzeko? Nola bildu, prozesatu eta interpretatu neurgailuhorietako batekin bildutako datuak? Haurrek egin al dezakete hau guztia? Datuakbildu, tratatu eta aztertzeko prozesu osoak interes pedagogikorik ba al du?
COVID-19k eragindako pandemiak aurrera egin ahala, etabirusa airetik transmititzen dela ziurtasun bihurtu ahala, zientziakomunitarioko proiektuak agertu dira espazioak aireztapen-baldintza egokianmantentzeko. Sentsore komertzialen eta norberak hauek egiteko tresna zerrendakargitaratu dira, oinarrizko osagaietan oinarrituta eta ezagutza teknikorik gabesentsoreak eraiki ahal izateko tutorialak, sentsoreek sortutako datuak nolabildu eta prozesatu eta nola interpretatu jakiteko gidak partekatu dira.
Besteak beste, material horiek ikastetxeetan etainstitutuetan erabili dira ikasgelak behar bezala aireztatuta edukitzeko.Ezagutzen ditugun kasuetan, esperientziek lan-gainkarga ekarri dieteirakasleei, eta prozesua oharkabean igaro da gehientean ikasleentzat. Etagazteek egingo balute? Eta osasun-helburuekin ez ezik, prozesua pedagogia-helburuekinere pentsatzen badugu?
Summerlab'21eko hiru egunetan zehar prozesu osoaesperimentatuko dugu: sentsoreak eraiki, CO2 kontzentrazio datuak bildu,prozesatu, aztertu eta bistaratu, eta hauekin ondorioak ateratzeko irakurketakegiten ikasi. Helburua haur eta nerabeei prozesu osoa ulertu etaerreproduzitzeko aukera emango dien dokumentazioa sortzea da.