Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Cea mai fericită fată din lume
ProiekzioTabakalera2022 Mar 12
Radu Jude, Errumania, 2009, 100’
LEHEN URRATSAK: RADU JUDE
Cea mai fericită fată din lume (The happiest girl inthe world) (Radu Jude, 2009) 100’
Delia gazte errumaniarra Bukarestera joan da gurasoekin,freskagarri-enpresa batek antolatutako lehiaketa batean irabazi duen sariajasotzera. Saria auto berria da. Iragarki batean kameraren aurrean agertubesterik ez du egin behar Deliak. Dena ondo doa, baina argi dago Deliak etaharen gurasoek oso ideia desberdinak dituztela auto berriarekin zer eginjakiteko. Bestalde, lehiaketaren babesleak irribarre distiratsu bat duenirabazle erradiatzailea behar du. Satira garratza eta kapitalismoaren etakontsumismoaren esklabo den gizarte baten erretratu psikologikoa.
* Radu Judek filma aurkeztuko du eta ondorengo solasaldianparte hartuko du.