Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
DJ Zure Set
Musika jaialdiTabakalera2015 Ira 12 - 2015 Ira 13
Festa eta ospakizunetan DJ gisa aritzen direnen presentzia demokratizatzeko modua da, publikoaren aniztasuna eta musika estilo ezberdinei erantzuna emateko saiakera. Ez dugu estiloen arteko borroka gehiago nahi, ez eta DJari etengabe zure abesti gogokoena eskatzen aritzerik. Zu izan zaitezke musika hautatuko duena. Tabakalerak dauzkan espazio ezberdinak baliatuz eta beste zenbait lekutan izango diren musika proposamenak osatzeko, terrazan "mahai beroa" ipiniko dugu 20 minutuko saioetan nahi duen orok bere gustuko musika ipini dezan.
Grupal Crew Collective-ek Madrilgo Mataderon abiatutako Do it your set proiektua bezala, "ekoizpen kulturala demokratizatzeko saioa da, DJ lanari aplikatua, sektoreko profesionalei begirunez egina, baina lotsarik gabe".