Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
EIECINE 2016. Film labur irabazleen proiekzioa
ProiekzioTabakalera2017 Mar 01
EIECINE 2016 topaketetan irabazle suertatutako film laburren proiekzioa: Étage X / Floor X, Umpire, 24º 51' Latitud Norte eta A quien corresponda. 66'. Aurkezpena: Maialen Beloki.
Bi emakume adinduk ustekabean topo egin dute saltoki handi bateko igogailu batean; igogailua trabatuta geratuko da. Gertaera honek emakumeen mugak muturreraino eramango ditu, eta inprobisatzera behartuko ditu.
Bere entrenatzailea, Jeremy, galdeketa egiteko atxilotu dutela jakiteak gero eta desesperazio handiagoan murgilduko du Axelle, etorkizun handiko tenis-jokalari gaztea.
24° 51’ Latitud norte
Carlos Lenin Treviño, Mexiko, , 25', JB gaztelera, ingelesezko azpituluekin.
Hamaika urtez kanpoan izan ostean, Ernesto bere haurtzaroko herrira itzuliko da eta han berriz aurkituko ditu txikitako lagunak. Herriko istorioak eta iraganeko oroitzapen lausoak tartean, ahaztutzat zuen leku eta iragan bati lotuta dagoela ohartuko da Ernesto.
Momentu jakin baten kontakizuna, irakurri nahi duen orori zuzendutako eskutitza. A quien corresponda filmak zuzendariaren amaren heriotzaren unea kontatzen du.