Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
EIECINE - Atzerabegirakoa
ProiekzioTabakaleraTabakalera2016 Ira 15 - 2016 Urr 02
Donostia Zinemaldiarekin bat eta honen baitan irailaren 20 eta 23a bitarte bere hamabosgarren edizioa ospatzen duen Nazioarteko Zinema Ikasleen Topaketaren harira, Ubik sorkuntza liburutegiak EIECINEren 2008-2015 aurreko edizioetan parte hartu duten laburmetaien proiekzio jarraia eskainiko du iraliaren 15etik urriaren 2ra arte Pantaila Esperimentala espazioan.
Horrela bada, irailaren 15etik urriaren 2ra arte, Ubikeko ateak irekita dauden bitartean, Donostia Zinemaldiak eta Tabakalerak, DSS2016EUrekin elkarlanean antolatutako EIECINEn izandako laburmetraiak izango dituzu ikusgai, besteak beste, honako zuzendari hauena: Keywan Karimi (Writing on the city filmearen egilea eta horren ondorioz, kartzelara bidalia eta 223 zartada jasotzera zigortutako zuzendaria), Kiro Russo (une honetantxe Ikusmira Berriak programaren baitan Tabakaleran egoiliar eta 64. Donostia Zinemaldian ikusgai izango den Viejo Calavera filmaren egilea) edota Oren Gerner, (EIECINEko 2014 urteko edizioan hainbat sariren irabazle).