Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Gutun zuriak : Donostia Zinemaldia
ProiekzioTabakalera2015 Ira 13
Gutun zuriak izena du zinema aretoko programazioaren ildoetako batek. Erreferentetzat ditugun nazioarteko zinemaldiak gonbidatuko ditugu gutun zuri bat programatzera, beraiekin elkarlan bat has dadin. Beste ekipo batzuek lan nola egiten duten jakin nahi dugu, nola programatzen duten, eta aldi berean, gure pantailaren aniztasun kulturala handitu nahi dugu, beste era batean gure programaziora iritsiko ez lirateken pelikulak eta ikusentzunezko adierazpenak eskainiz.
Etxetik hasiko gara, Zinemaldiarekin, bizilagun eta gertuko kolaboratzaileak dira, beraiekin dagoeneko Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketa eta Ikusmira Berriak programa antolatzen ditugu. Eraikin berean bizi garenez, piskanaka lotura estutzen joango gara eta programazioa gurutzatzen. Zinemaldiak erantzun misteriotsu bat bidali zion gure gutun zuriaren gonbidapenari:
Pelikula sorpresa... Itzal daitezela argiak, garbi daitezela zalantzak, Zinemaldiak gure gutun zurien atala irekiko du.