Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Ikusmira Berriak 2021
ProiekzioTabakalera2021 Api 02
Irudia: "A smile is not a paradigm", MagdalenaOrellanas
Egoilarrek zuzendutako laburmetraien aukeraketa.
2021ko Ikusmira Berriak programako egoilarrek zuzendutakolaburmetraien aukeraketa.
Ya no duermo, Marina Palacio, Espainia, 2020, 22’ Miguelek eta bere osaba Kechusek banpiroei buruzko film bat egin nahi dute.Elkarrekin zerbait sortzeko saiakera horretan, errealitatea eta fikzioanahasten dira, eta, jolas horretan, haurraren eta helduaren artean ezartzen denharremana ikusiko dugu.
Wandervogel, Mina Fitzpatrick, EUA, 2017, 20’ Dan Dailey Texaseko basamortu erdian bizi da; bertan, beren gurasoak hil dituztenhaurrentzako babesleku bat ireki zuen 2009an. Bi dokumentalgile Daileyrenegoitzara film bat egiteko irisi eta hura hilda aurkitzen dutenean hastenda Wandervogel.
A Smile Is Not A Paradigm, Magdalena Orellana, EUA,2018, 4’ Jimmy the Nose-en erretratua izan nahi du A Smile Is Not a Paradigm,1970eko hamarkadan mafia italiarraren sehaska izateagatik ospetsua den LittleItaly-Manhattaneko jatetxe italiar baten ostalaria. Jatetxearen errealitatetikkanpo dagoen ahots batek bi bezero ohien esperientzia irakurriko diguTripAdvisor-en egindako aipamenen bidez.
Con el viento, Manuel Muñoz Rivas, Espainia, 2009, 21’
Denbora luzez kanpoan egon ondoren, Ignacio familiarenetxera itzuliko da, amaren heriotza dela eta. Elkarrekin dauden dolu egunetan,paisaiaren lasaitasunak eta komunikatzeko zailtasunak gizona bere historiatikbanantzen duen distantzia neurtuko dute.
Amaina, Eduardo Crespo, Argentina, 2010, 18’ Bi anaia hilzorian dagoen amaren ondoan euria noiz bukatuko zain daude. Uztakumotzeko astia izan du dagoeneko eta orain ahultzen hasi da. Bi anaiek erabakibat hartu beharko dute: bertan geratu ama zaintzera edo sorua lantzera ateraurak uzta suntsitu baino lehen.