Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
EU Entre Ríos probintziako herrixka batean bizi dengazte talde baten eguneroko erretratua da Esnorquel. Musika eta lehenmaitasunak udan eta jai herrikoietan zabaltzen dira.
Manuscrit a la ciutat (Meritxell Collel, Espainia,2006) 35’
EU Manuscrit a la ciutat Buenos Aires hiriarenerretratua da, esperientzia pertsonal batetik abiatzen dena: jaioterritik urrunbizitza baten bila egindako bidaia. Filma ez da hiriaren erregistro hutsa,baizik eta, ikuspegi poetiko baten bidez, eguneroko bizitzara hurbiltzeko prozesua.
EU Igande goiz batean, ama ez dagoen etxe bateanesnatuko da Ana. Bere arreba Violetarekin bakarrik dago, sarritan arraroa etaoso jostaria. Konplizitatearen eta lehiaren artean, anai-arreben artekoharreman misteriotsuak betirako markatzen ditu eta hazten lagunduko die.
A moça que dançou com o diabo (Joao Paulo Miranda,Brasil, 2016) 14’
EU Familia erlijioso bateko neska bat bere paradisuarenbila dabil.
Ella i jo (Jaume Claret, Espainia, 2020) 20’
EU Queralt, Bartzelonako margolari bat, bere alabaGemmarekin hitz egiten saiatuko da telefonoz. Gemmak bizitza berri bat hasi duAtenasen, margotzeko eta bizitzeko baliatzen duen estudio batean.
Unicornio (Irati Gorostidi, Espainia, 2021) 17’
EU Ihes egitean, M etxe abandonatu batean babesten da.Lekura egokitzeko egiten dituen ahalegin ugarien durundi artean, kanpoanoin-hotsak antzematen ditu eta atea irekitzera bultzatzen dute. Bisitari batetxera sartzen da. Bisitari hori babeslekuko bere kide bihurtuko da.