Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Jean-Gabriel Périoten klase magistrala
Master classTabakaleraTabakalera2016 Ira 20
Bertrand Bonello, Jean-Gabriel Périot eta Ivan I. Tverdovsky zinemagileek irakasgai magistralak emango dituzte Donostia Zinemaldiko Zinema Ikasleen Nazioarteko XV. Topaketaren esparruan.
Jean-Gabriel Périotek (Bellac, Frantzia, 1974), Une jeunesse allemande / A German Youth filmaren egileak, Berlinaleko Panorama saila inauguratu zuen iaz film horrekin, eta Zabaltegirako hautatua izan zen. Leku berean hitz egingo du teoria eta praxis zinematografikoari buruz. Hark ere planteamendu libre bat erabiliko du. Perioten bigarren filma, Lumières d’éte - Natsuo no hikari / Summer Lights, Zuzendari Berriak Sailaren lehiaketan ageri da.
*Proiekzio hau barne: Nijuman no borei Jean-Gabriel Périot, Frantzia, 2007, 11'