Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bertsoz bertso, indarkeria matxistaren agerpen ezberdinak salatzen dira, bai eta hura gainditzeko gure ezintasuna ere. Kopla hauek aitzaki hartuta, hogei artista gaztek sortze-lan kolektibo bat zuzentzen dute animazio teknika ezberdinak erabiliz.
Caminan
Mikel Rueda, Espainia, 2016, 14', JBES, DCP
Errepide bat ezerezaren erdian. Auto bat. Bizikleta bat. Gauza beraren bila ari diren bi pertsonaia bakarti. Elkar topatu dute.
Jeep bat gauez dabil portu eremu batean; itxuraz abandonatuta dagoen hangar batera sartu da...
Gure hormek
Las chicas de Pasaik, Espainia, 2016, 15', JB gaztelerazko azpitituluekin, DCP
Etxekoandreen auzoa. Insomniodun Emakumeen barrutia barrio. Ama Ezezagunaren kioskoa. Emakume Bakarren lurpeko pasabidea. Gure hormek maite ditugunak omentzen dituzte. Las chicas de Pasaik ongi ezagunak dira “Tabakalera etxean”, 2015ean korrespondentzia filmikoei buruzko tailer bat eskaini baitzuten Sukaldea gunean.
Hileta
Kepa Sojo, Espainia, 2016, 19'50", JB euskaraz gaztelerazko azpitituluekin, DCP
1925, Inge gaztearen hilbeila. Familiako patriarka Martinek kezka bakarra dauka: Joanes bere seme ertainaren desagerpena, teologia ikasi ostean mendian baitabil burua galduta, hildakoen berpiztea predikatzen.
Maitanek Iosu senarrari sukaldean goiko solairutik datorren itogin bat dagoela esaten dionean, hark igotzea eta bizilagunekin hitz-egitea erabakitzen du. Bisitaldiak, ordea, espero ez zituen sorpresak ekarriko dizkio Iosuri.
Renovable
Jose Mari Goenaga, Spain, 2016, 13'08", OV in English and Spanish with Spanish subtitles, DCP
Years after their break-up, Tania and Josean meet again at a conference on renewable energy. She has a lot to tell him...