Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Zinemaren historiaren berridazketa plano sekuentzia batean: 1979, Peruko oihana, Werber Herzogen Fitzcarraldo filmaren grabaketa. Indigenen buruak “buru horia” sakrifikatzea erabaki du; hori da Klaus Kinskiren amaiera.
Time Rodent
Ondrej Svadlena, Frantzia, Txekiar Errepublika, 2016, 15', Elkarrizketarik gabe, DCP
Lurra izan litekeen planeta bat transformatu egingo da, suntsitu eta berreraiki. Bitartean, untxi batek lurralde apokaliptikoa zeharkatzen du, bere kamerarekin guztia grabatuz.
Festivals Connexion - Région Auvergne-Rhône-Alpes Sari Clermont-Ferrand 2017-ko Labo zinemaldian.
Green Screen Gringo
Douwe Dijkstra, Herbehereak, 2016, 16', JB ingeles eta portugesez, euskarazko azpitituluekin, DCP
Kroma bat kolore berdeko pantaila bat da eta irudi bat beste batengatik aldatzeko erabiltzen da, “beste errealitate” baten ilusioa sortzeko. Zer gertatuko litzateke kroma bat herrialde bati aplikatuko bagenio? Adibidez Brasili. Eta joko hori errealitatea, ikusten duguna eta inguratzen gaituena zalantzan jartzeko baliagarria balitzaigu?
Det Sjunkne Kloster (The Sunken Convent)
Michael Panduro, Danimarka, 2016, 15', JB ingelesez euskarazko azpitituluekin, DCP
Hans Christian Andersenen ipuin ilun baten adaptazioa. Fantasiazko eta Beldurrezko Astean ikusteko aukera izan genuen dagoeneko. Gizon atsekabetu bat esnatzen da, lanera joan, jan, kirurgia piska bat egin bere buruari, baso bateraino gidatu, hari bati tira egin...
Desert Bloom
Florian Kindlinger, Peter Kutin, Austria, AEB, 2016, 13', Elkarrizketarik gabe, DCP
Hiri elektriko baten sinfonia: bidaia bisual eta sonoro bat basamortuaren erdian asmatutako hiriko, Las Vegaseko, gaueko neoi argietan zehar. Hau al da etorkizuneko soinua, garai batean etorkizuna zer izango zen pentsatzen zen haren soinua? Soinu elektromagnetikoak pantaila hartuko du bere frekuentzia eta erritmoarekin.
Kaputt
Volker Schlecht, Alexander Lahl, Alemania, 2016, 7', JB alemanieraz euskarazko azpitituluekin, DCP
Hoheneck espetxeko emakume presoen testigantzetan oinarritutako animazio dokumentala. 1950 eta 1990 urteen artean preso politikoen zigorren eta giltzapetzeen leku bihurtu zen espetxea, non presoak, Ekialdeko industriarako gatibu lanak egitera behartuta zeuden.
Welcome Home Allen
Andrew Kavanagh, Australia, 2016, 11', Elkarrizketarik gabe, DCP