Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Moderno post-modernoa kamerara begiratzea da, kamerari hitz egitea, hau fikzio bat besterik ez dela soberan jakingo bagenu bezela egitea, non gazte rapero batzuek pelikula bat, iragarki bat, bideoklip bat, egingo balute bezela egiten duten.
Epaimahiaren Aipamen Berezia Clermont-Ferrand 2017 ko Labo zinemaldian.
United Interest
Tim Weimann, Alemania, 2016, 9', Elkarrizketarik gabe, DCP
Zinema mutuaren garaiko San Franciskoko abenida batean gertatzen den travelling-a kapitalismo iparramerikarraren apokalipsia bilakatzen da. Elkar jaten duten munstroak eragiten dituen anbizioa. Edo kaka nola bilakatu urre (eta alderantziz).
Sit and Watch
Francisco Forbes, Matthew Barton, Erresuma Batua, 2016, 37', JB ingelesez gaztelerazko azpitituluekin, DCP
Gaur egungo Londreseko hainbat eszenatoki txandakatzen dituen collage dokumentala: parlamentuan eztabaida bat, paseo turistiko bat, txat porno bat, autobus bateko segurtasun kamerak, borroka entrenamenduak… Guztia leher egiteko prest, infernura jaitsiera bat.
Personne
Christoph Girardet, Matthias Müller, Alemania, 2016, 15', Elkarrizketarik gabe, DCP
Muntaia maisu garaikideen muntaia pelikula bat: Zinema historiaren 114 zati Jean-Louis Trigtignaten erretratu bat osatzeko. David Lynch edo René Magritte elkarrekin baino misteriotsuagoa.
Lurraren sakonera bidaia bat, saiakera-dokumental formatuan: 1962an Michel Siffre espeleologo, abenturazale eta zientzilari frantsesak bi hilabete pasa zituen lurrazpiko glaziar batean denbora neurtzeko inolako instrumenturik gabe.
Johnno's Dead
Chris Shepherd, Frantzia, Erresuma Batua, 2016, 8', JB ingelesez gaztelerazko azpitituluekin, DCP
Egin ez zuen krimen bategatik hamabi urte kartzelan pasa eta gero, narratzaileak bere askatasuna berreskuratzen du eta kanpoko bizitzara egokizen saiatzen da. Baina iragana eta mamuak behin eta berriro itzultzen dira.