Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Réka Bucsi, Hungaria, Frantzia, 2016, 15', Elkarrizketarik gabe, DCP
Urruneko galaxia batean, planeta ezezagun batean, bizitza forma ezberdinek arau propioak dituzte: uretako erraldoiak, zaldi dantzariak, zuhaitz fluoreszenteak, katu gorri bikoteak… Irudimenak gainezka egiten duen unibertso propioa eta animatua.
Shit (Merde)
Yong Zeng, Txina, 2016, 30', JB txineraz euskarazko azpitituluekin, DCP
Bera artista txinoa da, obrak saltzen ez dituena (Van Gogh bezela) eta bere etxeko jabeari hilabeteko alokairua ordaintzeko arazoak dituena (ia artista guztiak bezala). Bi pertsonaiak fikzio pelikula baten parte balira bezala biziko dituzte euren bizitzak.
The Unnatural
Marcos Sánchez, Txile, 2016, 5', Elkarrizketarik gabe, DCP
Claire Cronin musikarentzat bideoklipa. Eleberri grafiko indie forman: hile berdedun neska bat, mutil lotsati bat, estralurtar bat eta baso beltz bat.
Hopptornet
Axel Danielson, Maximilien van Aertryck, Suedia, 2016, 15', JB suedieraz euskarazko azpitituluekin, DCP
Ruben Östlunden (Plattform) produktorak bere dimeletako bat planteatuko du: pertsonaia talde bat euren barneko beldurrei aurre egiten. Buruak, gorputzak eta bihotzak esaten dizkiguten kontraesanei buruzko dokumental akuatikoa. Nork erabakitzen du?
Epaimahiaren Sari Berezia eta Publikoaren Saria Clermont-Ferrand 2017 ko Labo zinemaldian.
Film, Beyonder III
Pierre Feytis, Frantzia, 2016, 5', JB ingelesez euskarazko azpitituluekin, DCP
Gog is an artist who hates the movies. One day, as he is vulgarly scratching his head, a neighbor notices a mysterious steel rod in Gog's garden...
489 années
Hayoun Kwon, Frantzia, 2016, 11', JB koreanoz euskarazko azpitituluekin, DCP
Zinemaldiko Zabaltegi-Tabakalera sailean egon ondoren, lan hau Tabakalerara itzultzen da Laboren eskutik. Kim, Hego Koreako soldadua da eta bi herrialdeen arteko gune debekatura eginiko bidaia kontatzen digu. Leku misteriotsu bat non naturak eta ametsek gizakien lekua hartu duten.
Kaltes Tal (El valle frío)
Florian Fischer, Johannes Krell, Alemania, 2016, 12', Elkarrizketarik gabe, DCP
Hondakinak naturara euri txuri gisa itzultzen dituen saiakera honek aire librean dagoen kareharrizko meategia izango du objetu. Agortutako baliabide naturalak, bizitzako zikloak, aurrerapena edo ekosistemaren suntsipena?
Documentaire sur Grand Écran Epaimahiaren Aipamena ClermontFerrand 2017 ko Labo zinemaldian.
Decorado
Alberto Vázquez, Espainia, Frantzia, 2016, 11', JBES, DCP
Mundua eszenatoki liluragarri bat da baina aktoreen zerrenda negargarria da… Animazio underground hutsa. Aurtengo laburmetrai onenetako den hau, Donostian hirugarren aldiz proiektatuko da.