Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Lanaren barrenak
ArtxiboaTabakalera2019 Urt 01
TABAKALERAKO lan-baldintzak nahiko onak ziren oro har:nomina altuak, oporraldi ordainduak, hiriko dendetan gastatzekobeherapen-txartelak, oporraldietarako apartamentuak, seme-alabentzako bekak...Garai hartan, mugimendu sindikala, polarizatu samarra bazegoen ere, aktiboa etaindartsua zen. Bada, Tabacalerako langileek ere antolatu eta berenlaneskubideen alde borroka egiten zuten. Kontakizun historiko hauberreskuratzearen helburuetako bat da, hain zuzen, iragana eta etorkizunagurutza daitezela ahalbidetzea. Lanaren barneko gorabeherei buruz hausnartzean,tabako-fabrika hartako lan-baldintzekin, baldintza materialekin edoantolamendu-baldintzekin zerikusia duten gaiak aztertzen ditugu, eta egungoTabakalerako baldintzekin gurutzatu. Tokiko informazioaren analisia esparruglobalera lekualda daiteke, eta orainaldia begirada kritikoarekin aztertzekoaukera ematen du. Laurogeiko hamarkadako langile haiek bi milako hamarkadakokultura-langileek baino lan-baldintza hobeak zituzten, eta horrek zenbaitideia, hala nola aurrerabidearena, berriro definitzeko beharra sortzen du.