Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Lehen pausoak, narratiba berriak
ProiekzioHitzaldiTabakalera2021 Urt 30
Gorria, Maddi Barber, Espainia, 2020, 22'
Erraiak, artalde bat, udaberria. Usoen kurruka eta aho itxizkantatutako abestiak. Zenbait putre, hezurrak, loreak eta hamaika esku. Janaematen duten eskuak, jezten eta laztantzen duten eskuak, ilea mozten, filmatzeneta hiltzen duten eskuak. Beste espezie batzuen kudeaketaren dudak etakontraesanak gorpuzten dituzten eskuak.
Itxaro Bordak 1985ean idatzitako Klara eta biok narrazioaberrikustea proposatzen du Euritan filmak. Egilea bere iraganekohitzen aurrean jarrita, euskal nortasunaren inguruko harreman periferikoarengaineko begirada eguneratzen da.
Luisa no está en casa, Celia Rico, Espainia, 2012, 19'
Luisari garbigailua hondatu zaio. Matxura horrek bere etxeanekarriko duen hondamendia bere egunerokotasun geldoarekin apurtzeko koartadaezin hobea bihurtuko da. Baina bere senarrarentzat, garbigailurik ez egoteakgabezi handiagoa ekarriko du berekin: Luisa ez dago etxean jada, etxekoandreeta emazte otzanaren rola burutzen.
*Proiekzioaren ostean, Arantza Santesteban eta Celia Ricozinemagileek euren lanen sormen prozesuei buruz hitz egingo dute.