Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Makinetan
ArtxiboaTabakalera2019 Urt 01
HASIERAN zigarrogileek eskuz biltzen zituzten puruak etazigarroak, baina pixkanaka gero eta makina gehiago jarri zituzten tailerretan.Tabakoa txikitzeko, biltzeko eta paketetan sartzeko makinak lehen hiru pisuetanzeuden, bulegoekin, erizaindegiarekin eta jantokiarekin batera. Apartamentuakere bazeuden, ingeniariak bertan bizi zitezen beren familiekin. Langileek osoharreman berezia zuten makinarekin, eta bakoitzak ezin hobeto ezagutzen zituenbere makinaren akatsak, bertuteak, garbitzeko modua, nola piztu eta itzali...Hauni, Schmermmund eta Sassib makinak, besteak beste, funtsezkoak diraTabacaleraren historian. Doitasun handiz lan egiteko prestatuta bazeuden ere,batzuetan langileen gorputzak haien formetara egokitu behar ziren, etalan-eremuak aldatu erosoagoak izan zitezen.