Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Mano / Zoom / Atardecer / Zoom / Ojo
LantegiTabakalera2015 Ira 13
Marrazketa tailer esperimentala.
"I´ve seen a Dying Eye Round round and round a Room- In search of something-as it seemed- Then Cloudier become-And then-obscure with Fog- And then-obscure with Fog- And then-be soldered down Withouth diaclosing wht it be ´Twere blessed to have seen-". Emily Dickinson. Antología Bilingüe. Madrid: Alianza Editorial. 2001. Pp. 166, 177.
Tailer honetan marrazkilariaren mugak behartzeko ariketa bereziak proposatuko dira, marrazki intuitiboa, mugakoa, azkar batean egina, automatikoa gidatzeko pentsatuak. Ariketa apetatsuak, ikasteko zein ahazteko baliatu diren ariketak. Geldiuneak ere izango dira 5 orduko saio intentsiboan, marrazkiaz hitz egiteko, musika entzuteko, filia eta fobiak aitortzeko eta burutik ezin kendu ditugun irudiez solasteko.
Izena emateko ez da baldintza berezirik eskatzen. Adinez nagusia izan behar da. Interesa eta saio guztian parte hartzeko konpromisoa baino ez, bost orduko saio intentsiboa izango dela kontuan hartuta, maratoiaren azken orduak bereziki garrantzitsuak izango dira. Lekuak izenemateak jaso bezala emango dira. Tailerra doakoa da.