Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Masterclass: Anna Sofie Hartmann
Master classTabakaleraTabakaleraTabakalera2019 Ira 27
Ostiralean (11:00) Anna Sofie Hartmann izango da azken topaketaren protagonista. Duela bost urte, daniar zuzendariak New Directors sailean estreinatu zuen bere lehen lana, Limbo, eta oraingoan Zabaltegi-Tabakaleran lehiatuko da Giraffe-rekin, Locarnon izan ondoren.
Anna Sofie Hartmannek (Nakskov, Danimarka. 1984) Aarhusko European Film College-n ikasi zuen zortzi hilabetez. Berlinera joan ondoren, Olafur Eliasson artistaren bizitza eta lan-prozesua dokumentatu zuen. 2008an, Berlingo DFFBn Zuzendaritza ikasten hasi zen. Hainbat film labur zuzendu eta gero, Donostia Zinemaldiko New Directors sailean estreinatu zuen bere lehen film luzea, Limbo (2014). Zinema-jaialdi ugaritara gonbidatu zuten (besteak beste, Rotterdam, South by Southwest eta Göteborg) eta Europako Zinema Sarietarako hautagaitza lortu zuen Europako Aurkikuntzaren kategorian. Giraffe (Zabaltegi-Tabakalera) lehiaketaz kanpo estreinatu zen Locarnoko azken zinema-jaialdian.