Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Masterclass: Denis Côté
Master classTabakaleraTabakaleraTabakalera2019 Ira 25
Denis Côte kanadarrak hartuko du zuzendariak eskarmentuhandia du nazioarteko zinema-jaialdietan eta oraingoan Zabaltegi-Tabakaleranparte hartuko du Répertoire des villes disparues / Ghost Town Anthology filmarekin,Berlingo lehiaketa igaro ondoren.
2005etik, Denis Côték (Perth-Andover, Kanada. 1973)izen ona lortu du zinemagile independente gisa, bai Quebecen, bai nazioartean.Film labur ugari zuzendu eta zenbait urtez kazetari eta zinema-kritikari arituondoren, Les états nordiques (2005) lanarekin egin zuen film luzeetandebuta. Bere filmografian hala fikzioarentzat nola dokumentalarentzat tokiadago, eta badira hainbat lan nabarmengarri: adibidez, Curling-ek (2010)zuzendari onenaren eta gizonezko aktore onenaren sariak eskuratu zituenLocarnoko zinema-jaialdian, eta Vic + Flo ont vu un ours (2013)filmari esker Alfred Bauer saria lortu zuen Berlingo zinema-jaialdian. Azken bilanekin –Boris sans Béatrice (2016) eta Repertoire des villesdisparues (Zabaltegi-Tabakalera)–, Urrezko Hartza lortzeko lehian izan zenAlemaniako zinema-jaialdian.