Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Masterclass: Martín Rejtman
Master classTabakaleraTabakaleraTabakalera2019 Ira 26
Nest Film Students saileko epaimahaiaren presidentea izangoda Martín Rejtman eta masterclass saioa ere eskainiko du. Besteak beste, SilviaPrieto (Made in Spanish, 1999), Los guantes mágicos (HorizontesLatinos, 2003) eta Dos disparos (Horizontes Latinos, 2014) filmenegilea da argentinarra, eta Zabaltegi-Tabakalera sailean Shakti filmlaburra aurkeztuko du, duela hiru urte zentroak eskaini zion atzerabegirakoaren ondoren eta Tabakaleran tailerra irakatsi eta gero.
Martín Rejtmanek (Buenos Aires, 1961) New YorkekoUnibertsitatean (NYU) ikasi zuen zinemagintza. Rapado (1992)filmarekin egin zuen zuzendaritzan debuta eta ondoren ere lanean jarraitudu: Silvia Prieto (1999) Donostiako Made in Spanish sailean aurkeztuzen; Los guantes mágicos-ek (2004), Argentinako film onenarenFIPRESCI saria irabazi eta Donostiako Horizontes sailean parte hartuzuen; Entrenamiento elemental para actores (2009) Federico Leónekinbatera zuzendu zuen, eta Dos disparos (2014) Locarnokozinema-jaialdian lehiatu zen eta Donostiako Horizontes Latinos saileanaurkeztu. 2007an Copacabana dokumentala zuzendu zuen, Mexiko HirikoFICCOn dokumental onenaren FIPRESCI sariaren irabazlea. Shakti (Zabaltegi-Tabakalera)Berlingo zinema-jaialdiko film laburren Sail Ofizialean lehiatu zen.Aurten Nest Film Students saileko epaimahaiaren presidentea da.