Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Masterclass: Oren Gerner
Master classTabakaleraTabakaleraTabakalera2019 Ira 24
Oren Gerner etorriko da ikasleekin hitz egitera. IsraeldarraDonostiara itzuliko da duela bost urte Greenland film laburrarekinNest Film Students saria lortu eta gero. Aurten New Directors sailean lehiatukoda haren lehen film luzea, Africa, eta filmaren emanaldiaren ondorenegingo du ikasleekin elkarrizketa.
Oren Gernerrek (Petah-Tikva, Israel. 1984) Zuzendaritza etaGidoigintza ikasketak egin zituen, Tel Aviveko Minshar Arte Akademian. 2014angradu-amaierako film laburra zuzendu zuen, Greenland. Lanhorrek Nest Students saria irabazi zuen, eta Israelgo Zinema Akademiarensarietan film labur onenen artean izendatu eta Sundancen proiektatu zen.Ondotik, Shark Tooth (2016) eta Gabriel (2018) iritsiziren. Azken hori, Israel eta Frantzia arteko koprodukzio bat, Canneskozinema-jaialdiko film laburren Sail Ofizialean lehiatu zen. Africa (NewDirectors) zuzentzen duen lehenengo film luzea da.