Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Materialen eraldaketak
ArtxiboaTabakalera2019 Urt 01
TABACALERAN Ducados markako zigarroak egiten ziren nagusiki,baina baita Celtas Cortos, Largos eta Davidoff ere. Tabakoa Cáceres, SantoDomingo eta Brasiletik iristen zen, fardeletan, eta bereizi, hezetu eta txikituegin behar izaten zen, eta gero bildu eta paketetan sartu. Prozesu horretanazken produkziorako materialak erabiltzen ziren: papera, eztainua, iragazkiaketa kartoia; baina baita produktuak garraiatu eta biltegiratzeko beste materialbatzuk ere, hala nola zingilak, plastiko handiak eta paper-biribilkiak.Langileek uniformea janzten zuten eta beren objektuak askotariko armairuetanuzten zituzten. Makinetako lana mekanikoa zen eta beste lan batzuekin ere uztarzitekeen. Libre zuten denbora ikasteko, errezetak trukatzeko edo soinekoakegiteko erabiltzen zuten, besteak beste. Lanerako materialak detournementsituazionista bihurtzen ziren; haien forma aldatzen zen eta, ondorioz, baitaesanahia ere. Batzuetan haien funtzioa hackeatu egiten zen lana erosoagoa izanzedin, esaterako uniformeetan. Beste batzuetan, berriz, materialen hondarrakaprobetxatzen ziren eta distira berria ematen zitzaien.