Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Memoria egin
ArtxiboaTabakalera2019 Urt 01
Kearen Unibertsitatea, halaxe deitzen zitzaion Tabacalerari,korridore, koadrante eta bulegoetan barrena zebiltzan jakintzen kopuruagatik.Horietako batzuk erakusketa honetan bildu eta aurkezten dira, berrirointerpretatu eta ordenatu ahal izateko, komunitate-artxibo amaigabe eta bukatugabeko batean. Sotoa fabrika honetako historia eraikitzen eta langileenmemoriak lehengoratzen jarraitzeko espazioa da, eta ekintza horiek lantegi etalan-saio kolektiboen bitartez bideratuko dira. Erakustaretoko bederatzigarrenpanelak biltzen du, beharbada, kontakizun ukiezin gehien. Bertan, ikusten ezdena artxibatzen da: lan egiteko bilkurak, hitz egitera esertzeko momentuak etairakurtzeko kontzentratzeak, besteak beste. Horretaz gain, memoria eraikitzekomahaiaren gainean, lantaldeak Gipuzkoako Probintzia Artxibo Historikoanaurkitutako dokumentuen kopiak daude, nahi duenak kontsultatzeko. Hemen,sorlekuan hartzen duten kontrako forman daude ikusgai: sailkapenik etaordenarik gabe. Horren xedea da edozein pertsona erakartzea bertan eseri etahaiek deskubritzeko. Hitz batez, etengabe aktibatzen jarraituko duen lan-mahaibat da.