Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Nest 20 urtemuga. 1. saioa
ProiekzioAurkezpenTabakalera2021 Urr 09
Film laburrekin osatutako proiekzio-programa, DonostiaZinemaldiak nazioarteko eskoletako zinema-ikasleei eskainitako sailaren20 urteak ospatzeko.
Aurkezpena: Marcela Hinojosa eta Noemi Cuetos, programarenkomisarioak.
Greenland, Oren Gerner, Israel, 2014, 18’ (Minshar for Art)
Oren gurasoen etxera iritsiko da, bere gauzak hartzera,neska-lagunarekin bizitzera joateko. Egunak aurrera egin ahala, interakzio sinpleenbitartez, familiaren barne-dinamika banantze baten kronikaren bidez azaleratukoda.
El enemigo, Aldemar Matias, Kuba, 2015, 26' (EscuelaInternacional de Cine y TV)
Habanako fumigazio-zentro batean, Mayelínek esker txarrekozeregin bat du: etxean denge sukarraren eltxoa duten herritarrei isuna jartzea.Nagusi zorrotza eta langile liskartiak inguruan, Mayelínek bere autoritateainposatuz lortu beharko du errespetua.
Pude ver un puma, Teddy Williams, Argentina, 2011, 10’(Universidad del Cine)
Istripuak gazte-talde bat beren auzoko teilatuen gainetik,beren suntsipenetik igarota, lurraren sakoneraino eramango du.
Volando voy, Isabel Lamberti, Herbehereak, 2015, 23'(Netherlands Film Academy)
Bi anaia gazte nora ezean doaz, mundu hutsean zehar, helmugazehatzik gabe. Kilometro gutxi batzuetara, gizarteak hortzak erakusten ditu,eta hala ere ezin urrunagoa dirudi. Batera, errealitatetik ihes egiten saiatukodira, baina... nola erlazionatu mundu ukaezin batekin, haren parte ez zareladirudienean?
A night in Tokoriki, Roxana Stroe, Errumania,2016, 18' (National University of Drama and Film Bucharest)
"Tokoriki" izeneko gau-klub inprobisatu bateanherri osoa ari da Geaninaren 18. urtebetetzea ospatzen. Mutil-lagunak etaAlin-ek opari erabat harrigarria egingo diote, inork inoiz ahaztuko ez duenopari bat.