Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Nest 20 urtemuga. 2. saioa
ProiekzioAurkezpenTabakalera2021 Aza 06
Nesten azken 20 urteetako film laburren aukeraketa (2)
Film laburrekin osatutako proiekzio-programa, DonostiaZinemaldiak nazioarteko eskoletako zinema-ikasleei eskainitako sailaren 20urteak ospatzeko.
Aurkezpena: Marcela Hinojosa eta Noemi Cuetos, programarenkomisarioak.
Les oiseaux-tonerre, Léa Mysius, Francia,2014, 22’ (La Fémis)
Antoninek eta Leonorrek hegatxabalak ehizatzen dituzte.Mutila oso otzana da, arreba suntsitzailea den bezainbat. Egun batean, txakurbatek eraso egingo die.
Nueva vida, Kiro Russo, Argentina-Bolivia,2015, 16’ (Universidad del Cine)
Bizitza berri baten misterioak, estutasunak eta ametsak.
Find Fix Finish, Sylvain Cruiziat, Mila Zhluktenko,Alemania, 2017, 20’ (Hochschule für Fernsehen und Film)
“Afganistanen bikote bat ikusi nuen teilatu gainean amodioaegiten”: oso gutxi dakigu drone militarrekin “hilketa selektiboak” egitendituzten pilotuen eguneroko lanari buruz. Hiru estatubatuarrek off-eko ahotseantestigantza ematea onartu zuten, beren esperientziari buruz –paradoxikoki,intimitatearekin eta krudeltasunarekin du zerikusia–, Find, Fix, Finisherakohaiexek filma zitzaketen aireko irudiei buruz.
Atención al cliente, Marcos Valín, David Alonso,España, 2007, 8’ (ECAM)
Etorkizun hotz batean, amonatxo batek arauak hautsi beharkoditu bere zakur ahularen urdaila betetzeko. Segurtasun zaintzaile metalizatuak,erosle konpultsibo eroak eta segurtasun neurri paranoikoak izango dira adinekoemakumearen balentriaren oztopo.
Filipiñana, Rafael Manuel, Reino Unido-Filipinas,2020, 24’ (The London Film School)
Golf-zelai bateko mikrokosmosak gizarte-egiturak islatzenditu. Isabelek, tee girl berriak, oraindik arauak ikasi behar ditu,baina sistema iraultzeko hari-mutur solteen bila hasi da jada.