Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Nest. Atzerabegirakoa
ProiekzioTabakaleraTabakaleraTabakalera2021 Ira 17 - 2021 Ira 26
Donostia Zinemaldiarekin bat eta honen baitan irailaren17 eta 25a bitarte bere hogeigarren edizioa ospatzen duen NazioartekoZinema Ikasleen Topaketaren harira, Medialab sorkuntza liburutegiak NEST-en2008-2020 aurreko edizioetan parte hartu duten laburmetaien proiekziojarraia eskainiko du irailaren 17etik urriaren 26ra arte Estudioa espazioan.
Horrela bada, irailaren 17etik urriaren 26ra arte,Medialabeko ateak irekita dauden bitartean, Donostia Zinemaldiak etaTabakalerak, DSS2016EUrekin elkarlanean antolatutako NEST-en saritutako 20laburmetrai izango dituzu ikusgai, besteak beste, honako hauek: AzzamEl Mehdiren Le bal des suspendus (2008), Yuval Shaniren Segal (2009), JanaínaMarqués Ribeiroren Los minutos, las horas (2010), Dor Fadlonen Eva– Shem Zmani (2011), Gabriel Gaucheten The mass of men (2012), Aleksandra Maciuszeken Escenas previas (2013), OrenGerneren Greenland (2014) edo Kiro Russo, hauekin baterapalmares ezberdinetan izandako filmeekin.