Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Nest Film Students XVII. Sari-banaketa
Sari-banaketaTabakaleraTabakaleraTabakalera2018 Ira 28
Carrera de cine y televisión - Universidad de Chile, eskolako El verano del leon eléctrico, Diego Céspedes zuzendariaren lanak irabazi du XVI. topaketako sari nagusia. Diego Pinheiroren Onde o verano vai (Episodios da juventude) pelikulak aipamen berezia lortu du.
Nest Film Festival XVIl. Topaketako epaimahaia honako herrialde hauetako eskoletako ikasleek osatzen dute: AEB, Alemania, Belgika, Brasil, Erresuma Batua, Errusia, Espainia, Frantzia, Israel, Portugal, Suitza, Txekiar Errepublika eta Txile. Epaimahaiaren burua Virgil Vernier da eta denen artean, honako sari hauek ematea erabaki dute:
Panavision Saria, honako film honi:
Haur baten pentsamendua ezagutzera ematen digulako, botererik gabe mundu batean harrapatuta dagoenean.
El verano del león eléctrico, Diego Céspedes Carrera de cine y televisión - Universidad de Chile, Chile.
Epai-mahaiaren aipamen berezia:
Ausardiaz eta freskotasunez begiratzen diolako zinemari, etorkizun handiko zinemagile gazte baten esentzia harrapaturik.
Onde o Verano Vai (Episodios da Juventude) / Where the Summer Goes (Chapters on Youth) David Pinheiro Vicente-rena Escola Superior de Teatro e Cinema, Portugal
Panavision sariari esker zuzendariak honako hau eskuratuko du: lau astez filmatzeko RED Epic kameraren eta Primo lente estandarren lagapena edo 10.000 euroko mailegua Panavision materiala alokatzeko. Saria hautatutako film laburraren zuzendariari emango zaio. Orona epaimahaiak Mondragoneko Unibertsitateko eta Esciviko ikasleez osatuta, Mondragoneko Unibertsitateko irakasle batez koordinatuta eta Orona Fundazioko Garapen Zuzendaritzaren presentziarekin, hurrengo saria ematen du:
Orona Saria Topaketaren laburmetrai berritzaileenarentzat:
Zinemaren historian askotan landu den emakumearen gorputzaren gaia era apurtzailean kontatu duelako eta teknikoki zein narratiboki berritzailea delako..
The Girl with Two Heads, Betzabé García-rena National Film and Television School, Erresuma Batua.
Orona Sariarekin laburmetraiaren zuzendariak 5.000€ gordin jasoko ditu.