Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Nest + Plus
ProiekzioTabakalera2021 Ots 18
Cualquier ventana en la que esté, Magdalena Orellana,Espainia, 2020, 11'
Cualquier ventana en la que esté hotel bateko leihotikikusten denaren aho-korapiloa da, edo inoiz gertatu ez den festa bat, edomaking of bat filmatzeko gonbidapena.
A better tomorrow, Haohao Yan, EUA, 2018, 7'
Hogei urteko banaketa tartean, bere maitale ohiarekinelkartzeko zain dagoen beterano batek patua onartzea lortuko du.
The speech, Haohao Yan, EUA, 2020, 25'
2003ko maiatza, Pekin, Txina: OMEk bultzatuta, Txinakogobernuak iragarriko du ASALen agerraldia benetakoa zela. Hiria itxi egingodute. Ikasle gehienak etxera bidaliko dituzte. Barnetegi pribatu bateankonfinatuta daudela, zortzi urteko hiru neskatok munduari zentzua aurkitzekomodu bat aurkitu beharko dute.
The long night, Ashmita Guha, India, 2013, 5'
Maitale ohi batek emakume gazte bat bisitatuko du berelogela bakarreko etxebizitzan, chawl batean (Indiako mendebaldekobizitegi-eraikina). Emakumeak, anaia gazteak eta maitale ohiak espaziotxikiarekin negoziatuko dute.
Catdog, Ashmita Guha, India, 2020, 21’
Bi neba-arreba gazte asmatutako mundu fantasiatsu bateanbizi dira, amaren begietatik ezkutatuta dagoena. Amak azkenean ikusten duenean,lur jotzeko arriskuan egongo da mundu hori. Haurrek bi aukera dituzte: amoreematea edo, aitzitik, gogor egitea.