Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
José Pérez Ocaña margolari andaluzaren ikuspegi intimistaeta Trantsizioaren hasierako Bartzelonaren erretratu errebelatzailea. Ocaña,alaitasunez eta sorkuntza-marjinaltasunetik desafio egiten du: trabestismoaprobokazio gisa, erlijioa eta fetixismoa, matxismoaren errepresioa, anarkia,homosexualitatea... Diktadura frankistaren baitan ezkutatutako bizitzamarjinala argi eta garbi agertzen da artista paregabe baten eskutik.