Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Otra historia de cine
ProiekzioTabakalera2015 Ira 12
Isidoro Valcárcel Medina (Murtzia, 1937) arte kontzeptualaren eremuan aitzindaria da Espainian. Arkitektura eta Arte Ederrak ikasi zituen Madrilen eta 2007an Espainiako Arte Plastikoen sari nazionala jaso zuen. Baina tituluak eta munduko arte zentro ospetsuenetan eginiko erakusketak alde batera utzita, Isidoro Valcárcel Medina artista errebeldea, lasaia, koherentea, erradikala, etxekoa, soziala, gorabeheratsua, umoretsua, politikoa, abangoardista eta XIX mende garbia dela esan genezake. XIX mendeari aipamena bere janzkera klasikoagatik diogu, espainiar kapagatik eta bere solaskideekin komunikatzeko duen moduagatik: Isidororekin bertatik bertara, telefonoz edo posta bidez hitz egiten da, ez dago emailik, azken generazioko mugikorrik edo sare sozialik. Duela hilabete gutxi Iruñeako Festival Internacional de Cine Documental Punto de Vista jaialdiak La Celosía pelikula berreskuratu zuen, 1972ko Encuentros de Pamplona mitikoetan ikusgai izan zena. Nazioarteko abangoardia aurreiritzirik gabe nahastu zuen irla hura: John Cage-etik Artze anaien txalapartara, Steve Reich, Laura Dean, Isidoro Valcarcel edo Dennis Openheim-en lanak zeharkatuz.
Era berean, Punto de Vista jaialdian aurkeztu zuen 9 secuencias sobre la pantalla obra/hitzaldia Isidorok, Zinea deitzen diogun hori gertatzen den ohialezko euskarri horren inguruan gogoeta egiten zuen bertan. Ez zen enkuadreari buruzko hitzaldia izan, edo argiari buruzkoa, edo itzalei buruzkoa, edo irudi eta soinuei buruzkoa, ez, ez zen horrelako ezer izan, baizik eta hizketaldi bat euskarriari buruz, “ia inork kontuan hartzen ez duen objektu hori. Pantaila. Pantaila bera, bai”. Hau da, zineari eta arteari buruz bere ingeradatik, periferiatik, mugetatik, umoretik, magisteriotik (magiatik dator hemen), probokaziotik, pantailatik, bai, pantailatik... Azken batean, eraikuntza artistikotik. Isidoro Valcárcel Medina, garbi.
Horregatik, Tabakalerako zinea “pelikula ez zen zerbait”-ekin aurkezteko modua pentsatzen hasi ginenean, berehala etorri zitzaigun burura Isidoro Valcárcel Medina. Orduan abiatu genuen komunikazio klasikoak ekarri gaitu Otra historia del cine hitzaldi/interbentzio/performance honetara. Hamabostero telefono dei bat ekintzaren edukia definitzeko. Gutunak ere izan dira. Baita erantzungailuan utzitako mezuak ere: Isidorok erantzuten ez badu, tren geltoki baten soinua entzuten da, oso klasikoa hau ere, lokomotoren egiazko soinuekin, biak eta anden aldaketak. Ondoren, Isidororen ahotsa: “Nahi duzuen mezua utz dezakezue”.
Hasieran, Isidorok Tabakaleran irekieraren inguruan galdegin zigun eta, beste hainbat konturen artean, Ikusentzunezkoaren aldiriak: Ingurua marrazten duten puntuak erakusketaren inaugurazioaz hitz egin genion. Valentzian aurkeztu zuen pieza bat gogoratu zuen orduan, Robert Bressonen pelikula baten soinuaren gainean, irudiez mintzo zen bera. Berehala esan zigun ez zaiola piezak errepikatzea gustatzen, horrela, apurka apurka definitu dugu erabateko estreinua izango den pieza, zinearen historiari bere ikuspuntu artistikotik heltzen diona.
“Pelikula” hau ikustera etortzeko gonbitea egin nahi dizuegu azkenik. Biografia itxurako bere gutunetako bat ekarriko dugu hona amaitzeko: arkatzez idatzitako orrialde bat “ Valcárcelen curriculum vitaea” dio bertan eta artistak ondokoa idatzi du: