Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Pueblo + Las vísceras + Los que desean
SolasaldiProiekzioTabakalera2022 Eka 11
Pueblo (Elena López Riera, Espainia, Suitza, 2015) 27’
Rafa herrira itzuliko da erbestean denbora luzez egonondoren. Prozesio-gau atmosferiko batean, herrian geratu zirenen etsipenarekinegingo du topo.
Las vísceras (Elena López Riera, Espainia, Frantzia,2016) 15’
Espainia hegoaldeko herri bat. Udako arratsalde bero batean,emakume batek untxi bati helduko dio, laztandu egingo du eta kolpe lehor batezhilko du larrutu aurretik. Haurrek, zaharrek eta txakurrek heriotzareneguneroko erritualari begiratzen diote.
Los que desean (Elena López Riera, Espainia, Suitza,2018) 24’
Espainiako hegoaldean, eskuz margotutako usakumeenlasterketa ez du azkarrenak irabaziko, usakume emea erakarri eta haren ondoanahalik eta denbora luzeen hegan egitea lortzen duenak baizik.