Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Quantum Computing for 0€
LantegiTabakalera2025 Mar 20
Jarraibideen eskuliburua: nola hackeatu ordenagailu kuantiko bat.
Galdetzen diozu zeure buruari zer den ordenagailu kuantiko bat? Zurrumurruak besterik ez direla uste duzu? Informatika kuantikoa esploratu nahi izateko adina intrigatzen zaitu, baina ez dakizu nondik hasi? Tailer honetan, publikoki eskuragarri dauden ordenagailu kuantikoak inolako kosturik gabe erabiltzen ikasiko dugu, kode irekiko interfazeak erabiliz. Konputazio kuantikoaren oinarriak ikasiko dituzu, sarbide publikoko interfazeekin lan egiten eta ordenagailu kuantiko erreal batean programa bat edo bi exekutatzen. Bide horretan, ordenagailu kuantikoen inguruko egungo bonbo eta platertxoari buruzko galderak ere egingo ditugu, eta galdetuko diogu geure buruari ea inoiz gai izango diren beren promesak betetzeko.
Ez da beharrezkoa esperientzia izatea mekanika kuantikoan, fisikoan edo programazioan. Python programazioan esperientzia pixka bat baduzu, lagungarria izango da, baina kode osoa emango zaizu.