Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Sartu irtenak
ArtxiboaTabakalera2019 Urt 01
LANGILEAK fabrikatik irteten ziren unea ikuskizun itzelaizaten zen: dozenaka emakumek Tabacalerako ateak gurutzatzen zituzten,multzoan, elkarri besotik helduta eta giro alaian, lanaldia amaitu zutela eta.Beste zenbait hiritar ere fabrikako sarrerara gerturatzen omen ziren une horiikustera. Esaten dutenez, beraien lankide batzuk, gizonak, zegokien ordua bainolehen iristen ziren, uniformea azkar jantzi eta emakume haiek sartzen ikusteko.Material hauen artean gaiari buruzko beste erreferentzia batzuk ere bilduditugu, hala nola emakumeek hartzaile ezezagunei bidaltzeko asmoztabako-kartoietan ezkutatzen zituzten mezuak, eta fitxatzeko txartelak.Horretaz gain, nolabaiteko lotura ezarri da egungo sartu-irtenekin; izan ere,gaur egungo eraikin publikoan etengabe sartzen eta irteten da jendea, bainaorain ez dago zertan bertako langilea izan eraikinera sartzeko. Zigarrogiletalde bat izan zen eraikinera sartzen lehena 2015eko irailaren 11n, TabakaleraKultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa ofizialki inauguratu zen egunean.