Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Slow kitchen. Eguzki-sukaldea diseinatu eta fabrikatu
LantegiTabakalera2024 Abu 27 - 2024 Abu 30
Energiaren kontsumoa gehiegizkoa bihurtu den egungo testuinguruan, Slow lab-ek low-tech-era hurbiltzearekin esperimentatzen du eta inguruko baliabideen erabilera zalantzan jartzeko tresnak sortzen ditu.
Nolakoak izango lirateke gure sukaldaritza-ohiturak energiarako sarbide mugagabea eta merkea ez bagenu? Eta tokian eskuragarri dauden baliabideak bakarrik erabili ahal izango bagenitu?
Teoria eta praktika uztartuz, lantegi honek low-tech-aren printzipioak ezagutzeko aukera emango du, sukalde nomada bat diseinatu eta elkarlanean eraikitzeko, lurrunezko hozte-sistemarekin, lan-azalerarekin eta eguzki-labearekin. Funtzio anitzeko sukalde jasangarria, Tabakalerako sorkuntza eta esperimentazio espazioaren baliabideak handituko dituena.