Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Solasaldia : Nest alumni - 20 urte
TopaketaTabakaleraTabakaleraTabakalera2021 Ira 21
Solasaldia: Inês Lima, Kiro Russo, Mina Fitzpatrick etaÓscar Vincentelli.
Nest sortu zenez geroztik igarotako lehen bi hamarkadotan,ekimenak industriako talentu berrien hazitegi gisa funtzionatu izan du, etagerora mundu profesionalean ibilbide luzeagoa izan duen ikasle ohien komunitatebat sortu du denbora-tarte horretan. Horrenbestez, hogeigarren urteurrenadela-eta, Nestek topaketa bat antolatuko du gure aretotik igaro direnzinemagile horietako zenbaitzuekin, eta are podcast bat grabatuko dahoriekin Tabakalerako zinema-aretoan.
Topaketa ikasle ohiekin
Inês Lima (Nest 2017) EQZEren bigarren promoziokoikaslea izan zen eta, garai hartan, bere hirugarren lana –Casa do norte– garatuzuen; Óscar Vincentelli (Nest 2018) EQZEren lehen promozioko ikasleakinstalazio bat aurkeztu zuen Tabakaleran, bere lan eta proiektuekin Locarnon, BerlinaleTalentsen eta beste hainbat topaketetan parte hartu izan du eta bere azkenlanak, La sangre es blanca (2021) izenekoak, FIDMarseille jaialdikoCompétition Flash lehiaketaren sari nagusia eraman zuen; Mina Fitzpatrick (Nest2017) martxoan itzuli zen Ikusmira Berriak programako egoiliar gisa, etahilabete honetan Zinemaldiko Industria-jardueretan parte hartuko du bere lehenfilm luzearekin; azkenik, Kiro Russo (Nest 2015) ere Ikusmira Berriakprogramako egoiliar gisa itzuli zen; halaber, Horizontes Latinos saileanzinemagile hautatu gisa bueltatu eta aipamen berezia lortu zuen Viejocalavera filmarekin. Aurten El gran movimiento aurkeztuko duZabaltegi-Tabakaleran, Venezian izan ondoren.