Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Sonribarretsu. Risografia errorearen jolasa
LantegiTabakalera2024 Abu 20 - 2024 Abu 24
Lantegi honetan risografiarekin arituko gara.
Risografia inpresio teknika bat da non bikoizlea deitzen den “inpresora” berezi bat erabiltzen baiten. Makina honek tinta errebola batzuen artetik pasarazten du papera, danborren artetik alegia, eta hauek abiada bizian bueltaka hasten dira tinta kanporatuz eta master izeneko pantaila zulatu batetik iragaziz. Master horrek darama inprimatu beharreko irudia.
Dena den, eta teknika askearen begietatik begiratuta, azalpen hau inpresio-eredu tradizionaletik nahiko urruti dago.
Eta horixe da lantegi honen helburua: esperimentaziorako tarte bat zabaltzea, proba-errore eta aurkikuntzara; dena jolasa zein elkarren arteko interakzioaren bidetik gainera.
Lau egunetan zehar gure sormena libre utziko dugu eta jantzita eraman ohi ditugun lokarri guztiak askatu.