Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Todd Haynes eta Christine Vachon-en klase magistrala
Master classTabakaleraTabakalera2017 Ira 26
Saioan Perlak saileko 'Wonderstruck' filma proiektatuko da
Todd Haynes gidoilari eta zuzendari txalotuak Poison (1991) filmarekin egin zuen film luzeen alorrean debuta eta Epaimahaiaren Sari Nagusia irabazi zuen Sundancen. Ondoren Safe (1995) egin zuen, Village Voice aldizkariak 90eko hamarkadako film onentzat jotako filma. Velvet Goldmine-k (1998) Epaimahaiaren Sari Berezia eskuratu zuen Cannesen, eta Far from Heaven-ek (2002) Oscar sarietarako lau izendapen jaso zituen. I’m Not Therefilmean fikziozko zazpi pertsonaiaren bitartez irudikatu zuen Bob Dylanen obra eta bizitza, eta 2015ean Carol filmean Patricia Highsmith egokitu, eta Oscarretako sei kategoriatarako izendatu zuten. Wonderstruck joan den Canneseko zinema-jaialdian estreinatu zen.
Christine Vachon, Independet Spirit Award eta Gotham Award sarien irabazlea, Killer Films puntako ekoiztetxe independentearen sortzaileetako bat izan zen, Pamela Koffler-ekin batera, 1995ean. Azken bi hamarkadetan 100 film baino gehiago ekoitzi ditu, Estatu Batuetako zinema independenteko film laudatuenetako batzuk tartean: Carol (Oscar sarietarako sei izendapen), Far from Heaven (Oscar sarietarako lau izendapen), Still Alice (Oscar sari baten irabazlea), Boys Don’t Cry (Oscar sari baten irabazlea), One Hour Photo, Kids, Hedwig and the Angry Inch,Happiness, Velvet Goldmine, Safe, I Shot Andy Warhol eta I’m Not There (Oscarretarako izendatua). Telebistan, hainbat Emmy eta Urrezko Globo irabazi dituen Mildred Pierce telesailaren (HBO) ekoizle exekutiboa izan zen Vachon. Haren lan berrienen artean, Goat, Wiener-Dog, White Girl eta Beatriz at Dinner aurki ditzakegu.Killer Films etxeak ekoitzi ditu, halaber, The Beginning of Everything, Christina Riccik protagonizatua (Amazon Studios) eta Todd Haynesen azken filma, Wonderstruck. Gaur egun, postprodukzio-fasean du Paul Scharder-en azken film luzea, First Reformed. Vachon Stony Brook Unibertsitateko Arte Ederretako Masterraren zuzendaria da orobat. 2012an Donostia Zinemaldiko epaimahai ofizialaren presidentea izan zen.