Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Topaketa ikasleekin : Céline Sciamma
TopaketaTabakaleraTabakaleraTabakalera2021 Ira 20
Tabakalerako zinema-aretoan, Céline Sciamma zinemagilefrantziarrak hartuko du parte solasaldi batean zinema ikasleekin (Petite maman berefilma Perlan sailean emango da).
Céline Sciamma (Pontoise, Frantzia. 1980).Zuzendariekin lankidetzan aritzeaz gain, zinema- eta telebista-proiektuakidatzi eta zuzendu izan ditu. Naissance des pieuvres (2007), berelehen film luzea, Cannesko zinema-jaialdiko Un Certain Regard sailerako hautatuzen eta lehen lan onenaren Louis Delluc saria eman zion egileari. Tomboy (2011),bere bigarren lana, Berlingo zinema-jaialdiko Panorama sailean estreinatu zen,eta Bande de filles (Girlhood, Perlak) filmak Cannesko Quinzaine desRéalisateurs atala inauguratu zuen 2014an. Lehiaketa horretan gidoi onenarensaria eman zitzaion Portrait de la jeune fille en feu (Portrait of aLady on Fire, Perlak, 2019) filmari. Petite Maman Berlingozinema-jaialdian lehiatu zen.