Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Un deporte de chicas
ProiekzioTabakalera2025 Ots 27
Un deporte de chicas, Patricia Mazuy, Frantzia, Alemania, 2011, 101’
Hizkuntza: frantsesa
Azpitituluak: gaztelania
Zaldi baten bila dabilen zaldun baten istorioa. Bere zaldia. Salto-maila gorenetaraino entrenatutako zaldiak nola kentzen dizkioten ikusteak nahigabetuta, Gracieusek doma klasikoaren munduan berriro hastea erabakitzen du eta Franz Mann entrenatzaile ospetsuarekin egingo du topo. Franzek, nekatuta eta zinismoz beteta, lurjabe aberats baten jabetza zuzentzen du. Azkenean, Gracieuse ohartzen denean Manifestant dela beretzat zaldi egokia konturatuko da bere talentuak ez duela ezer balio interes pertsonalei eta jokoaren finantza-apustu handiei aurre egiten dienean...