Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
APA aipua CICC - Tabakalera; Donostia Zinemaldia. (2010 Iraila 23 - 2010 Iraila 24). Zinema Ikasleen Nazioarteko IX. Topaketa. Ikasle eta irakasleei elkarrizketak. Tabakalera. Makusi Tabakalerako artxiboa. Donostia / San Sebastián. [Kontsulta: 2025-02-10]. Eskuragarri hemen: https://makusi.tabakalera.eus/eu/akzioak/zinema-ikasleen-nazioarteko-ix-topaketa-ikasle-eta-irakasleei-elkarrizketak/
ISO 690 aipua Makusi Tabakalerako artxiboa. Tabakalera. Zinema Ikasleen Nazioarteko IX. Topaketa. Ikasle eta irakasleei elkarrizketak. (2010 Iraila 23 - 2010 Iraila 24 ). Donostia / San Sebastián. [Kontsulta: 2025-02-10]. Eskuragarri hemen: https://makusi.tabakalera.eus/eu/akzioak/zinema-ikasleen-nazioarteko-ix-topaketa-ikasle-eta-irakasleei-elkarrizketak/