Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Zinema Ikasleen Nazioarteko XV. Topaketa. Proiekzioak (2016-09-21)
ProiekzioTabakaleraTabakalera2016 Ira 21
Goizeko proiekzioak (10:00-11:30 / 12:00-14:00)
- Adaptacja / Adaptation Bartosz Kruhlik, The Polish National Film Television and Theatre School - Lodz Film School (Polonia), 25'
1. Organismo baten egituran edo funtzioan izandako aldaketa oro, bizirauteko gaitasuna hobetzen duena. 2. Aldaketa-prozesu bat, organismoa ingurunera hobeto moldatzeko eta kanpo-estresari aurre hobeto egiteko eraldatzen duena.
- 24° 51’ Latitud Norte Carlos Lenin Treviño, Centro Universitario de Estudios Cinematográficos CUEC-UNAM (Mexiko), 27'
Hamaika urtez kanpoan izan ostean, Ernesto bere haurtzaroko herrira itzuliko da eta han berriz aurkituko ditu txikitako lagunak. Herriko istorioak eta iraganeko oroitzapen lausoak tartean, ahaztutzat zuen leku eta iragan bati lotuta dagoela aurkituko du Ernestok.
- Kupranugaris / The Camel Laurynas Bareisa, Lithuanian Academy of Music and Arts (Lituania), 14'
Herriko zooan gamelu bat hil da. Paulius eta Indre zaindariek aurkituko dute, eta hildako animaliaz libratzen saiatuko dira, baina haiek uste baino askoz ere zailagoa izango da.
- Take Away Geórg Cantos , ECAM (Espainia), 14'
Burger King bat, gaueko ordu txikietan. Bost lagun, urdaila uzkurtuta. Hogeita zazpi whopper, eramateko.
Arratsaldeko proiekzioak (16:00-18:00)
- Mariâ / Mary Grigory Kolomytsev , Russian State University of Cinematography named after S.Gerasimov (VGIK) (Rusia), 14'
Bere semea desagertu eta urtebetera, amak semea Ingushetian (Kaukaso) dagoela jakingo du.
- Umpire Leonardo van Dijl , LUCA School of Arts (Belgika), 16'
Bere entrenatzaile Jeremyk atxilotuta galdeketan jarraitzen duela jakiteak gero eta desesperazio handiagoan murgilduko du Axelle etorkizun handiko tenis-jokalari gaztea.
- Étage X / Floor X Francy Fabritz , DFFB – Berlin Film Conservatory (Alemania), 14'
Bi emakume adinduk ustekabean topo egingo dute saltoki handi bateko igogailu batean; igogailua trabatuta geratuko da, bi emakumeak mugara eramango ditu eta inprobisatzera behartu.
- Gabber Lover Anna Cazenave-Cambet , La Fémis (Frantzia), 13'
2000ko hamarkada, Nérac. Laurie eta Mila (13) basoan dantzan ari dira, laku batetik hurbil. Milak Laurie maite du eta esan egin nahi dio.