Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Zinema Ikasleen Nazioarteko XV. Topaketa. Proiekzioak (2016-09-22)
ProiekzioTabakaleraTabakalera2016 Ira 22
Goizeko proiekzioak
- Evyona / Jouissance Segev Shaw , Beit Berl College Faculty of Arts – Film Department (Israel), 28'
Izate bidean gaude eta izateak ez daki denboraz. Jessica, Israel bisitatzen ari den frantziar-israeldar bat, izate bila dabil, Jouissance bila.
- A quien corresponda Valeria Fernández, Universidad del Cine (Argentina), 9'
Mementu jakin baten kontakizuna, irakurri nahi duen orori zuzendutako eskutitza. A quien corresponda filmak zuzendariaren amaren heriotzaren unea kontatzen du.
- Sweet Maddie Stone Brady Hood, National Film and Television School (Erresuma Batua), 24'
Maddie Stonek hamabost urte ditu eta eskolako jolastokian bera da nagusi, bere abizenari esker. Bere aita ezaguna atxilotu dutela jakiten duenean, fidantzako dirua lortu behar du. Eta salbatu nahi duen gizona baino maltzurrago bihurtu lezake horrek.
- Celebració / Celebration au Cruanyes, Gerard Vidal , Facultad de Comunicación de la Universidad Pompeu Fabra (España), 9'
Emaztegai bat hara eta hona dabil noraezean bere ezteietan; bertaratutakoek gonbidatuetako bat balitz bezala tratatzen dute. Giro surrealista horretan, aita du euskarri bakarra, harreman bitxi batek lotzen baititu biak.
Arratsaldeko proiekzioak
- O noapte în Tokoriki / A night in Tokoriki Roxana Stroe, National University of Drama and Film Bucharest (Errumania), 18'
"Tokoriki" izeneko gau-klub inprobisatu batean herri osoa ari da Geaninaren 18. urtebetetzea ospatzen. Mutil-lagunak eta Alin-ek opari erabat harrigarria egingo diote, inork inoiz ahaztuko ez duen opari bat.
- A Nice Place To Leave Maya Connors , HFBK – Academy of Fine Arts Hamburg (Alemania), 17'
Mehatxuaren eta lasaibidearen eszenaratze sozialera bidaia; zeta-harrek grabatutako oroigarriak. 1940/50eko AEBko artxibo-irudi osatu gabeak eta gaur egungo Hanburgoko (Alemania) irudi asoziatiboak, elkarren ondoan.
- Grad / The City Masa Sarovic, Faculty of Dramatic Arts (Serbia), 12'
Dunja eta mutil-laguna Belgradora iritsiko dira. Mutilak instant batez bakarrik utziko du; bertako norbait agertuko da orduan, lagunkoiegia, eta uko egingo dio Dunja bakarrik uzteari.