Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Zinema Ikasleen Nazioarteko XVI. topaketa : 1. saioa
ProiekzioTabakaleraTabakalera2017 Ira 26
Irudia: Nikica Zdunić-en 13+
Zinema Ikasleen Nazioarteko XVI Topaketaren film laburren lehiaketaren lehen saioa, Kroaziako Academy of Dramatic Arts-eko Nikica Zdunić-en 13+ eta Alemaniako University of Television and Film Munich eskolako Sylvain Cruiziat eta Mila Zhluktenko-ren Find Fix Finish filmeen proiekzioarekin.
13+ Nikica Zdunic, Academy of Dramatic Arts, Kroazia, 21'
Janka pubertaroan sartzear dago. Egun batean bere lagun Zoranarekin dantzatzera joango da. Zorana musuen, arropa berrien eta festaren moduko gaiak kezkatzen dute; Jankak, aldiz, ahal bezain luze eutsi nahi dio haurtzaroko xalotasunari. Baina ezingo ditu saihestu neska guztiek halabeharrez bizi beharreko aldaketak.
Find Fix Finish Sylvain Cruiziat, University of Television and Film Munich, Alemania, 20'
“Afganistanen bikote bat ikusi nuen teilatu gainean amodioa egiten”: oso gutxi dakigu drone militarrekin “hilketa selektiboak” egiten dituzten pilotuen eguneroko lanari buruz. Hiru estatubatuarrek off-eko ahotsean testigantza ematea onartu zuten, beren esperientziari buruz –paradoxikoki, intimitatearekin eta krudeltasunarekin du zerikusia–, Find, Fix, Finish-erako haiexek filma zitzaketen aireko irudiei buruz.