Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Zinema Ikasleen Nazioarteko XVI. topaketa : 2. saioa
ProiekzioTabakaleraTabakalera2017 Ira 26
Irudia: Juanita Onzagaren The Jungle Knows You Better Than You Do
Zinema Ikasleen Nazioarteko XVI Topaketaren film laburren lehiaketaren bigarren saioa, Portugaleko Escola Superior de Teatro e Cinemako Inês de Lima Torres-en De madrugada eta Belgikako LUCA School of Arts-eko Juanita Onzaga-ren The Jungle Knows You Better Than You Do filmeen proiekzioarekin.
De madrugada Inés de Lima Torres, Escola Superior de Teatro e Cinema, Portugal, 30'
Abuztu beroan, Alice eta bere senideak amonaren udako etxera joango dira. Egunak aurrera egin ahala, jende-samaldak ibiliko dira etxean, etengabeko joan-etorrian; bien bitartean, Alice gero eta gehiago murgilduko da amonaren iragan kolonialean.
The Jungle Knows You Better Than You Do Juanita Onzaga, Luca School of Arts, Belgika, 20'
Kolonbia mamu-lurraldea da. Bi senide paisaia mistiko horietan barrena ibiliko dira haien aita zenaren espirituaren bila. Bidaiak Bogotátik Kolonbiako oihanera eramango die, pentsamenduaren esferetan zehar, haien amets oinazetuen sakontasuneraino. Han zenbait erantzun aurkitu eta ustekabeko konpainia erakarriko dute.