Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Zinema Ikasleen Nazioarteko XVI. topaketa : 3. saioa
ProiekzioTabakaleraTabakalera2017 Ira 27
Irudia: Lluís Sellarés-en L'Home Llop
Zinema Ikasleen Nazioarteko XVI Topaketaren film laburren lehiaketaren hirugarren saioa, Espainiako ESCAC-eko Lluís Sellarés-en L'Home Llop, Errusiako Russian State Iniversity of Cinematography-ko Grigory Kolomytsev-en Ya Ostayus/I'm staying eta Belgikako Royal Institute for Theatre, Cinema and Sound-eko Sam Peeters-en Heimat filmeen proiekzioarekin.
L’Home Llop Lluís Serallés, ESCAC, Espainia, 21'
Mar lanean den bitartean, Nico da etxean geratzen den bikotekidea, leihotik basoaren handitasunari begira eta zereginak atzeratzeko moduen bila.
Filatov, denbora luzez kanpoan egon ondoren, etxera itzuliko da bere anaiari lur emateko. Haren hilotza gertuko herrixka batean jaso eta etxera eraman behar du.
Heimat Sam Peeters, Royal Institute for Theatre, Cinema and Sound, Belgika, 14'
Eskuinaldeko populismoa Ekialdeko Europan zehar hedatzen ari da, kontrolik gabeko sute bat bezala. Errazago hedatzen da auzo zuri eta lasaietan, jendea beste kultura eta bizimoduetatik gordeta bizi den lekuetan. Gidoirik gabeko dokumental honetan, Flandeseko bizitegi-auzoetako bizitzaren karikatura ironikoa egin du Sam Peetersek, eta ongi islatu du gaur egungo Europako zeitgeista.